Nahi baino zailtasun handiagoak izaten ari dira Gruas Usabiagako langileak garabiaren piezak plataformaraino jaisteko. Baratzazarretako bidea kamioiak pasatzeko lain zabaldu duten arren, azken egunetako euriarekin eta ibilgailuen joan-etorriarekin dena lokaztu da, eta kamioiek arazoak dituzte bihurguneak gainditzeko. Traktore eta hondeamakinen laguntza behar izan dute zenbait kasutan, bideoan ikus dezakezuen bezala.