Gorka Etxabek urrats handia egin du Neguko Pistako Ligan

Baleike 2010eko abenduaren 6a

Neguko pistako ligako bosgarren jardunaldia jokatu zen igandean Donostiako Antonio Elortza belodromoan. Aurreko jardunaldietan erakutsitako lana borobildu egin zuen Gorka Etxabek, denboraldiko lasterketarik onenak egin baitzituen, Skratxean eta Puntuak...

Neguko pistako ligako bosgarren jardunaldia jokatu zen igandean Donostiako Antonio Elortza belodromoan. Aurreko jardunaldietan erakutsitako lana borobildu egin zuen Gorka Etxabek, denboraldiko lasterketarik onenak egin baitzituen, Skratxean eta Puntuaketan nabarmenduz. Neguko ligako sailkapenean 10. kokatu da eta igandetik igandera erakusten ari den hobekuntzarekin bere lehenengo denboraldian liga 10 lehenengoen artean bukatzeko aukera handiak dituela erakutsi du, eta hori ez da ahuntzaren gauerdiko estula.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide