Datorren igandean, hilak 12, urteko azken aurreko txangoa egingo dute Inda Mendiko kideek. Oraingoan, Gipuzkoa eta Bizkaia artean ibiliko dira, hasi Urkaregiko gainean, Tontorramendi mendia igo eta Ondarroan amaitu. Irteera, beti bezala, autobus geltokitik izango da goizeko 7,30ean, eta izen ematea larunbata baino lehen goiko estankoan. Prezioak betikoak: helduek 5 euro eta umeek 3.