36ko gerrako eta Frankismoko informazio eske

Zarauzko Hitza 2010eko abenduaren 6a

Udala 36ko gerrako eta Frankismo garaiko informazio bilketa egiten ari da, eta horretarako herritarrei lan horretan languntzeko eskatu die. Garai historiko hartako informazioa, bizipenak, material fotografikoa eta bestelakoak biltzeko asmoa du. Era ber...

Udala 36ko gerrako eta Frankismo garaiko informazio bilketa egiten ari da, eta horretarako herritarrei lan horretan languntzeko eskatu die. Garai historiko hartako informazioa, bizipenak, material fotografikoa eta bestelakoak biltzeko asmoa du. Era berean, zarauztarren istorioak jasoko ditu. Interesa dutenek 943005122 edota 685720032 telefonoetara deituta jarri daitezke harremanetan informazio bilketaz arduratzen diren langileekin. Bestalde, zarautz@bakeola.org helbide elektronikora bidal dezakete mezua.

Jakinarazi dutenez, herritarrek helarazitako informazioa erabili egingo dute. Hala ere, familiaren batek informazio hori argitaratzerik ez balu nahi, abendua amaitu aurretik jakitera eman beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide