Lucio Urtubia militante anarkistak ‘Iraultza teilatutik’ hitzaldia eskainiko du bihar, Putzuzulo Gaztetxean. CNTren mendeurrena ospatzeko ekitaldien baitan egingo du agerraldia Urtubiak. 19:00etan hasiko du saioa.
Hizlariaren bizitza abentura bat izan da: bost nazioarteko bilatze agindu jaso ditu, Klaus Barbie naziaren bahiketa prestatu zuen, Pantera Beltzen liderraren ihesaldian hartu zuen parte, Javier Ruperezen bahiketan bitartekari lanetan jardun zuen, besteak beste.