Nerea Mujika eta Naxario Oiarzabal izan dira zarauztar onenak Bikote Mistoen Krosean

Zarauzko Hitza 2010ko abe. 5a, 13:30

Euriak eta haize hotzak ez ditu kikildu Bikote Mistoen Kroseko parte-hartzaileak, eta inoiz baino jendetsuagoa izan da aurten proba. Guztira 513 bikotek hartu dute parte lasterketan, eta zarauztarrez gain, eskualdekoak na...

IMG_5269 IMG_5274 IMG_5277 IMG_5278 IMG_5282 IMG_5285 IMG_5290 IMG_5291 IMG_5294 IMG_5295 IMG_5298 IMG_5299 IMG_5306 IMG_5308 IMG_5310 IMG_5314 IMG_5316 IMG_5318 IMG_5321 IMG_5323 IMG_5324 IMG_5325 IMG_5328 IMG_5333 IMG_5336 IMG_5340 IMG_5341 IMG_5343 IMG_5345

Euriak eta haize hotzak ez ditu kikildu Bikote Mistoen Kroseko parte-hartzaileak, eta inoiz baino jendetsuagoa izan da aurten proba. Guztira 513 bikotek hartu dute parte lasterketan, eta zarauztarrez gain, eskualdekoak nahiz beste herrietatik etorritako korrikalariak ere lehiatu dira. Hasiera-hasieratik Iñaki Peña barakaldoarrak eta Maite Arraiza bilbotarrak osatutako bikotea izan da lasterketako buru, eta hark lortu du podiumeko lehen postua, sailkapen orokorrean. Zarauztarrei dagokionean, Nerea Mujika eta Naxario Oiarzabal izan dira lehenak.

Sailkapen orokorra

1. Maite Arraiza Aramendia (Bilbo) eta Iñaki Peña Eguiluz (Barakaldo)                    00:28:42

2. Marisol Ramos Leon (Oñati) eta Unai Hernandez Muñoz (Urretxu)                      00:28:50

3. Maider Gaztañaga Dorronsoro (Ordizia) eta Gorka Sarasola Gorriti (Ordizia)    00:29:14

Zarauztarren sailkapena

1. Nerea Mujika Arregi eta Naxario Oiarzabal Olazabal            00:31:30

2. Irati Etxaburu Irusta eta Aitor Manterola Sagastume             00:31:33

3. Josune Zabala Ostolaza eta Roberto Ostolaza Semperena    00:31:49

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide