Gaur eguerdian Danbolin Musika Eskolako kideek San Nikolas Festetako txupinazoa bota dute. 2011n 25 urte beteko ditu Orioko musika eskolak eta Udalak urte guzti horietan herrian musika sustatzeko egindako lana eskertu nahi izan dio Danbolini. Orioko alkate Jon Redondok txupinazo aurreko ekitaldian azaldu duenez, musika eskolak "hasiera zaila" izan bazuen ere, urtez urte proiektua egonkortzen joan da eta gaur egun Orioko musika osasuntsu dago." Herriaren izenenean eskerrak eman nahi dizkiet 25 urte hauetan Danbolin Musika Eskolan buru-belarria lanean jardun diren zuzendari eta irakasle guztiei. Espero dut hemendik 25 urtera hemen bertan musika eskolaren 50. urteurrena ospatzea". Ekitaldian eta ondoren udaletxeko balkoian Orioko Udaleko Euskara batzordeburu Iñaki Iturainek Danbolin Musika Eskolaren omenezko bertsoak abestu zituen.
