Erdi Aroko Azokan jendetza bildu da

Zarauzko Hitza 2010eko abenduaren 4a

Iaz izan zuen arrakasta ikusita, aurtengoan ere Zarauzko Udalak Erdi Aroko Azoka antolatu du datozen egunetarako. Gaur 11:00ak inguruak ireki dute azoka eta hasieratik jendetza bildu da. Aurten iaz baino postu gutxiago jarri dituzten arren, artisautza...

Iaz izan zuen arrakasta ikusita, aurtengoan ere Zarauzko Udalak Erdi Aroko Azoka antolatu du datozen egunetarako. Gaur 11:00ak inguruak ireki dute azoka eta hasieratik jendetza bildu da. Aurten iaz baino postu gutxiago jarri dituzten arren, artisautza produktu ugari aurkitu daitezke eta hainbat herrialdetako jakian dastatzeko aukera ere bada bertan. Festa egun hauetan galdu ezineko hitzordua da Erdi Aroko Azoka eta zarauzatarrak, inguruko herrietakoak eta Urola Kostara jai egunak pasatzera etortzen den oro bertara gonbidatuta dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide