Eguraldi hotza gainditu eta jai giroa da nagusi sanikolasetan

Urola Kostako Hitza 2010eko abenduaren 4a

Oriotarrek hotza gainditu dute eta jai giroan abiatu dituzte sanikolasak. Asko izan dira festei hasiera emateko herri bazkarian bildu diren koadrilak eta sukalderako duten gaitasuna frogatzeko aukera paregabea izan dute gainera. Izan ere, 15:00ak inguruan parrilan erreta prestatu dituzte oilasko, haragi edo saltxitxa usaina plaza inguruan zabaldu da. Horretaz gain, 15:00etan Orioko Herri Ikastolak eta Zarauzko Saskibaloi Taldeak elkarlenean antolatu duten 3x3 Saskibaloi Txapelketa abiatu dute. Iaz bezala, parte-hartzaile ugari bildu dira txapelketan,  antolatzaileek azaldu dutenez, "60 talde bildu dira, hau da 240 parte-hartzaile". Txapelketa antolatu, multzoak osatu eta saskibaloi jokalariei elastikoak banatu dizkietenean hasi dira partidak jokatzen 15:00ak inguruan. Ordurako jendetza bildu da harmailetan partidak ikusteko gogoz; aldi berean sei partida jokatu dituzte eta talde batzuk jokatzen ari ziren bitartean, besteek harmailetatik partidak jarraitu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide