Euskararen Egunaren ekitaldien artean, Anjel Lertxundi idazlea omendu dute

Zarauzko Hitza 2010eko abenduaren 3a

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu eta burutu dute gaur.  Goizean, esaterako,  Anjel Lertxundi  idazlea omendu dute Zarauzko Musika Plazan. Euskararen Eguna aprobetxatuz, Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak omendu du, e...

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu eta burutu dute gaur.  Goizean, esaterako,  Anjel Lertxundi  idazlea omendu dute Zarauzko Musika Plazan. Euskararen Eguna aprobetxatuz, Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak omendu du, eta aterkipean jende asko bildu da hotzari eta eguraldi txarrari aurre eginez. Udalak  Lertxundik “euskarari egindako ekarpena eskertu eta urrian irabazi zuen Espainiako Saiakera Sari Nazionala jaso izanagatik ere zorionak eman” nahi izan dizkio ekitaldiarekin. Herriko ikastetxeetako haurrek, trikitilariek eta hainbat artistak hartu du parte omenaldian. IMG_8352 IMG_8332 IMG_8367 IMG_8380 IMG_8330

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide