Arazoak errepideetan

Baleike 2010eko abenduaren 3a

Zuriz jantzita, ikusmira ederra eskaintzen dute inguruko mendiek. Errepideetan, ordea, hamaika arazo izan dira goizean elurraren eraginez.

Goiz osoan botatzen ari den elurra eta txingorraren eraginez arazoak daude errepideetan. Donostia aldera joat...

elurra-7
Zuriz jantzita, ikusmira ederra eskaintzen dute inguruko mendiek. Errepideetan, ordea, hamaika arazo izan dira goizean elurraren eraginez.

Goiz osoan botatzen ari den elurra eta txingorraren eraginez arazoak daude errepideetan. Donostia aldera joateko, A8 autobidea itxita egon da lehen orduan. Orain zabalik dago, baina auto ilara handiak daude eta trafikoa oso motel doa. Zumaiatik Donostiarako autobus zerbitzua ere eten egin dute eta, hori gutxi ez balitz, kostako errepideak itxita segitzen du. Trena hartzea da aukera onena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide