“Ilusio handiz” sortu du Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak gaur martxan jarri duen www.bizkargimusikaeskola.com webgunea. Webgune honen bidez ikastetxeko informazio eguneratua eskainiko dute gaurtik aurrera: besteak beste, ikastetxeko eskaintzak, matrikulazio epeak, arautegia, ikasplana edota antolaketaren inguruko informazioa eskainiko dute.
Mari Jose Arregi ikastetxeko arduradunak azaldu duenez, Zezilio Salas ikasle eta guraso elkarteko kidearen ekimenez sortu dute honako komunikazio tresna, eta bi hilabeteren buruan sortu dute. “Azkoitiko herriari, gurasoei, ikasleei, eguneratutako informazio azkarra eta grafikoa” eskainiko dute. Halaber, Arregiren esanetan webgunea sortzeko beharra zegoen, eta oro har, “aurrerapen handiak” ekarriko dituela aurreikusten du.
