Merkatari Elkartearen otarrak badu irabazlea

Baleike 2010eko abenduaren 3a

Zumaiako Merkatari Elkarteak otar berezia prestatu du aurten herriko 83 dendek jarritako produktuekin, elkartearen txartela erabiltzen dutenen artean lehiaketa antolatzeko: otarraren prezio zehatza asmatu behar zen saria eskuratzeko. Gaur jakin da irab...

Zumaiako Merkatari Elkarteak otar berezia prestatu du aurten herriko 83 dendek jarritako produktuekin, elkartearen txartela erabiltzen dutenen artean lehiaketa antolatzeko: otarraren prezio zehatza asmatu behar zen saria eskuratzeko. Gaur jakin da irabazlearen izena: Maitane Manzisidor. Otarraren prezio zehatza: 4.842,85 euro. Saria abenduaren 10ean emango zaio, merkatariek antolatu duten Gabonetako Azokaren hasieran. Hemen dituzue merkatariek Gabon garairako antolatu dituzten hainbat ekintza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide