Zumaia Lantzenek hiru milioi euro behar ditu

Baleike 2010eko abenduaren 2a

Zumaia Lantzenek hiru milioi euro behar ditu epe laburrean bete beharko dituen konpromisoei aurre egiteko. 2,5 milioi Udalak berak urtarrilean emandako mailegua bueltatzeko, eta beste 500.000 euro datorren urtearen hasierako zenbait ordainketari aur...

Zumaia Lantzenek hiru milioi euro behar ditu epe laburrean bete beharko dituen konpromisoei aurre egiteko. 2,5 milioi Udalak berak urtarrilean emandako mailegua bueltatzeko, eta beste 500.000 euro datorren urtearen hasierako zenbait ordainketari aurre egiteko. Udalaren abalarekin babestuta, Zumaia Lantzenek mailegu bat eskatzea izan zen atzo presazko plenoan Udal Gobernuak egindako proposamena. Oposizioko alderdiek, baina, "presa" kritikatzeaz gain, zorra Udalak berak bere aurrekontu propioaren gain hartzea proposatu zuten, "interesak ekiditeko". Udal Gobernuak ezin izan zuen proposamena aurrera atera, eta orain ataka honetatik irteteko beste aukera batzuk aztertu beharko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide