196 familiek hartu ahal izango dute parte Udalak martxan jarritako kanpainan: Oikia, Narruondo eta Artadiko auzotarrek, eta herri-guneko familia bakarreko etxebizitzetako bizilagunek. Neurri honekin 64 tona zabor gutxiago sortu nahi du Udalak. Udal Elkartea ere ari da 2005etik konpostatzearen eta autokonpostatzearen aldeko apustua egiten: 718 familiek erabiltzen dute bosgarren edukinontzia eta beste 38k autokonpostatzearen aldeko apustua egin dute.