San Andres egunean jokatu zituzten Azkoitiko Pilota elkarteak antolatu ohi duen Kontzejupe Pilota Txapelketako eskuz banakako eta binakako finalak arratsaldean zehar. Urtero bezala, zazpi mailako jokalariek jokatu zituzten norgehiagokak Kontzejupean, eta herritar dezente gerturatu ziren herri mailako txapelketa ikustera. Zortzi urtetik Seniorren mailako hogeita bi gazte lehiatu ziren orduan, eta honako emaitzak izan ziren;
- Irantzu Albizuri – Edurne Aldaia 16 / Maria Juaristi – Oihana Aranbarri 13
- Amets Andueza – Manex Ansorregi 16 / Julen Goenaga – Ioritz Atigarraga 4
- Ion Oteiza – Aratz Zabaleta 18 / Jagoba Uranga – Iñaki Azkoitia 13
- Ion Izagirre – Unai Garate / Andres Etxeberria – Julen Oñederra 8
- Asier Unanue 22 / Imanol Lasa 6
- Lander Alberdi 22 / Jon Juaristi 14
- Alex Juaristi 22 / Markel Andueza 14
