Erlojuaren kontra ari dira lanean 'Motxo' lehenbailehen harraldetik ateratzeko. Eguraldia lagun ez duten arren, hondeamakinek ia prest dute garabia kokatzeko behar den zabalgunea. Baratzazarretan behera jaisteko bidea ere zabaldu dute, kamioiak eta bestelako ibilgailuak pasatzeko modua izan dezaten. Garabia muntatzea izango da hurrengo urratsa. Hemen ikus ditzakezue gaur goizeko argazki gehiago.