Hamabost egunez zerbitzua eten eta gero, larunbatetik aurrera Mugi zerbitzuko bizikletak erabilgarri izango dira berriro. Azkenaldian gertatutako erabilera okerrak saihesteko neurriak hartu ditu Udalak: hemendik aurrera 18 urtez azpikoek ezingo dute erabili –txartela baliogabetuko zaie–, eta bizikleta erabiltzeko gehienezko denbora ordubetekoa izango da.