Zarauzko Gitarra Jaialdia ikasturteko ohiko kultur hitzordu bihurtu da herrian, Airean Euskal Herriko Gitarra Elkarteak antolakuntzari eta Zarauzko Udaleko Kultura Departamentuaren eta Keller gitarra lantegiaren elkarlanari esker.
Egitasmoak bost egunetako programazio zabala izango du, ostiralean hasi eta hilaren 8ra arte. Bertan, gitarra-jotzaileentzako hastapen eta hobekuntza ikastaroak emango dituzte, kontzertuak eta Guitarras Admira 2010 izeneko lehiaketa. Egitasmoaren helburu nagusia ikasleak gitarra jotzen hobetzea eta trebatzea da. Aurtengo gitarra-jotzaile gonbidatua Leo Brouwer kubatarra izango da, eta bera presente izango da jardunaldietan.
Ikastaroak Villa Mundan musikategian emango dituzte. Saio irekiak izango dira, beraz, ikasleek eta bertaratu nahi duten guztiek doako sarrera izango dute. Era berean, datozen egunetarako antolatu dituzten kontzertuak entzuteko aukera ere izango dute. Zenbait kasutan, gainera, ikastaroko irakasle-musikariak izango dira emanaldietako protagonistak; aurten, Manuela Puente, Bra Hirukotea, Miguel Trapaga eta Zura Hirukotea.
Zarauzko XVII. Gitarra Jaialdia
Abenduak 3. 20:30ean, udaletxean, Manuela Puente gitarra jotzailearen kontzertua.
Abenduak 4. 20:30ean, Villa Munda musikategian, Bra Hirukotearen (flauta, biola eta gitarra) kontzertua.
Abenduak 5. 20:30ean, Villa Munda musikategian, Miguel Trapaga gitarra jotzailearen kontzertua.
Abenduak 6. 20:30ean, Villa Munda musikategian, Zura Bikotearen (flauta eta gitarra) kontzertua.
Abenduak 7. 10:00etatik aurrera, Villa Munda musikategian, Guitarras Admira Lehiaketa, ikastaroetan parte hartu duten artean; gazteen eta helduen mailan.
Abenduak 8. Goizean, Villa Munda musikategian, lehiaketako sari banaketa.