Ez Dok Hiru antzerkilari bikoteak Euskarazetamol antzezlana emango du bihar Aita mari zineman, arratsaldeko 7etan, Julene Azpeitia ipuin lehiaketako sariak eman eta gero. Patxo Telleriak idatzi du obra, Jokin Oregi da zuzendaria eta musika Josu Zabalarena da. Sarrera doan izango da. Bideoan ikus dezakezue ikuskizunaren zati bat.