Haurreskola berria martxorako abian izango dela aurreikusi du Udalak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2010eko azaroaren 30a

«Urtarrila amaierarako haurreskola berriko lanak amaituta egotea espero dugu. Hori dela eta, gure asmoa martxorako haurrak bertan izatea da» adierazi du Zarauzko alkate Jon Urienek. Obra eta Proiektuetako zinegotzi Joxe Mari Agirrek jakinarazi duenez, azken ukituak falta zaizkio Itxasmendiko haurreskolarekin lotuko duten eraikinari. Lanak egiteko 950.000 euro inguruko aurrekontua izan dute eta Espainiako Gobernuaren E Planak emandako laguntzarekin egingo dute. Horretaz gain, aurreikusitakoa baino kopuru txikiagoa erabili dute: «Hasieran milioi bat euroko kostua izango zuela uste genuen». Guztira 50 haur Pasa den uztailean hasi ziren obrekin eta sei hilabeteko epea dute haurreskola amaitzeko. Guztira, 50 bat haur hartuko dituela aurreikusi dute, 0-3 urte bitartean. «Printzipioz, hiru gela beteko dira» adierazi zuen Hezkuntza zinegotzi Gloria Vazquezek. Bost gela izango ditu guztira eraikin berriak, hiru 0-1 urte bitarteko haurrentzat, eta bi, berriz, 1 eta 3 urte bitartekoentzat. «Oso gustura gaude; izan ere, gela bakoitzak legeak ezartzen duen metro kopuruaren bikoitza izango du» adierazi dute haurreskolako hezitzaileek. Izan ere, legearen arabera, gela bakoitzak gutxienez 30 metrokoadro izan behar ditu; Zarauzko kasuan, ordea, bakoitza 60 bat metroko koadrokoa izango da. Bestalde, hainbat alor izango ditu haurreskolak: 80 metro koadroko erabilera anitzeko egongela, tailerra, biltegia, bulegoa eta haur kotxeak uzteko eremua, besteak beste. Ignacio Quemada [...]

«Urtarrila amaierarako haurreskola berriko lanak amaituta egotea espero dugu. Hori dela eta, gure asmoa martxorako haurrak bertan izatea da» adierazi du Zarauzko alkate Jon Urienek. Obra eta Proiektuetako zinegotzi Joxe Mari Agirrek jakinarazi duenez, azken ukituak falta zaizkio Itxasmendiko haurreskolarekin lotuko duten eraikinari.

Lanak egiteko 950.000 euro inguruko aurrekontua izan dute eta Espainiako Gobernuaren E Planak emandako laguntzarekin egingo dute. Horretaz gain, aurreikusitakoa baino kopuru txikiagoa erabili dute: «Hasieran milioi bat euroko kostua izango zuela uste genuen».

Guztira 50 haur

Pasa den uztailean hasi ziren obrekin eta sei hilabeteko epea dute haurreskola amaitzeko. Guztira, 50 bat haur hartuko dituela aurreikusi dute, 0-3 urte bitartean. «Printzipioz, hiru gela beteko dira» adierazi zuen Hezkuntza zinegotzi Gloria Vazquezek. Bost gela izango ditu guztira eraikin berriak, hiru 0-1 urte bitarteko haurrentzat, eta bi, berriz, 1 eta 3 urte bitartekoentzat.

«Oso gustura gaude; izan ere, gela bakoitzak legeak ezartzen duen metro kopuruaren bikoitza izango du» adierazi dute haurreskolako hezitzaileek. Izan ere, legearen arabera, gela bakoitzak gutxienez 30 metrokoadro izan behar ditu; Zarauzko kasuan, ordea, bakoitza 60 bat metroko koadrokoa izango da.

Bestalde, hainbat alor izango ditu haurreskolak: 80 metro koadroko erabilera anitzeko egongela, tailerra, biltegia, bulegoa eta haur kotxeak uzteko eremua, besteak beste. Ignacio Quemada arkitektuaren arabera, kanpoaldean 300 metro koadroko jolastokia kokatuko dute: «Bertan, 0-2 urte bitarteko haurrentzat zelaia eta jostailuak kokatuko ditugu».

Bi eraikinak batuta

Nahiz eta bi eraikin izan, zentro berria haurreskola zaharrarekin lotuta egongo da. Egun, 132 ume hartzen ditu haurreskolak, eta 17 bat daude itxaron zerrendan. Eskariari aurre egite aldera, eraikin berriaren gainean beste pisu bat egin ahal izango da. Hala, bigarren pisua lehenengoarekin lotu ahal izateko aukerak kontuan izan dituzte lanekin hasterakoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide