Halakoak azalduko ditu Peio Lozano EHUko irakasleak Donostian erraustegi bat? izenburupean gaur 19:00tan Antoniano kultur aretoan ematekoa den hitzaldian. Zarautz Zero Zabor taldeak antolatutako ekimena da.
Zubietan erraustegia eraikitzeko proiektua dago. Zein eragin izango lituzke Donostian zein inguruetan ?
Mota askotako eraginak izan ditzake erraustegiak, baina batez ere, osasunari dagozkienak nabarmendu nahi ditut. Batetik, erakutsi da erraustegiak, nahiz eta filtro potenteenak izan, gasak askatzen dituela, batez ere, dioxinak, furanoak, organo kloradoak eta fluoradoak eta, gehienbat, metal astunak. Eta horiek gaitz larriak sor ditzazkete, minbizia, arnas aparatuaren gaixotasunak eta alergiak, esaterako.
Bestalde, erraustegia martxan jartzerakoan, bertan behera uzten da birziklatzea eta berrerabiltzea; izan ere, halako munstro batek elikagaia behar du. Erraustegiak eraiki diren zonaldeetan ikusi ahal izan da hori. Horrek ingurugiaroan izugarrizko inpaktu du. Eta horrek ekonomian ere eragina du; izan ere, erraustegia gertu duten zonaldeetako etxebizitzen salmentak geldiarazi egin dira, eta askotan gainera, etxeon salneurria jaitsi egin behar izan dute saltzaileek, jendeak ez baitu halako azpiegitura baten ondoan bizi nahi.
Erraustegiaren aurrean zein alternatiba egon daiteke?
Bi aukera ditugu. B
atetik, hondakinak egun egiten den moduan jasotzen jarraitzea da. Bestetik, alternatiba sendo bat badago: atez ateko bilketa, hain zuzen. Sistema horri esker, jasotzen den hondakin guztia organikoa da, eta birziklatzeko aukera ematen du. Horretaz gain, ez da hain kutsagarria. Hala, hilabete gutxian asko birziklatzea ekarriko luke. Adibide bat jartze aldera: Donostian egun ohiko bilketarekin %35-37 birziklatzea lortzen da; Usurbilen edota Hernanin, berriz, atez atekoari esker hondakinen%80 inguru birziklatzen dute. Eta jasangarritasuna bultzatzen da.
Atez ateko sistema da, beraz, sistema jasangarriena?
Argi dagoena da gauzak politizatu egiten ditugula. Eta hori ez da batere logikoa. Europako Batasunak behin eta berriz adierazi izan du erraustegia dela zaborra kudeatzeko sistema garestiena. Horrek erakusten du interes ekonomiko izugarriak daudela erraustegiaren atzean. Urnietako erraustegia egiteko proiektuak, esaterako, 1.500 milioi pezetako inbertsioa suposatzen zuen. Horretaz gain, nabarmena da zaborrari dagokion zergaren igoera. Atez ateko sistemak, ordea, ez du behar hainbesteko inbertsioa. Gainera, ekonomia sustatzen laguntzen du, lanpostu ugari sortzen baititu. Erraustegiak, berriz, ez du ia lanposturik sortzen.
Horregatik diot politika sartzen den tokian ez dela logika inposatzen.
Eta Zarauzko kasuan aplikatu al daiteke atez ateko sistema?
Bai, eta horren inguruan hitz egingo dut biharko hitzaldian. Zarautz erraustegia egin nahi duten zonaldetik oso gertu dago, eta, beraz, arrisku larriena izan dezakeen eremuan dago udalerria. Zarautz hainbat alorretan oso aurreratuta dago, ingurugiro aldetik zenbait proiektu abiarazi izan du eta natur eremuak gertu ditu. Ondorioz, eragin kaltegarria izan ditzake erraustegia Zubietan eraikitzeak. Zarautzen zein inguruko herrietan atez atekoa martxan jarriz gero, erraustegiaren proiektua oztopa daiteke. Izan ere, herriotan sortzen diren hondakinak ez dira bertara
eramango, eta ondorioz, munstroak ez du behar adina elikagai izango.
Eta nola bidera daiteke alternatiba hori?
Oso garrantzitsua da herritarrak sentsibilizatzea. Eta horretarako, onuren inguruko hausnarketa egin behar dute. Esfortzu
txikia eginez, inguru osasuntsuan bizi gaitezkela jakinarazi behar zaie.