Bakailao haztegia inauguratu du gaur Ondartxo enpresak Getarian. Bakailaoaz gain, erreboiloarekin eta mihi-arrainarekin ere egingo dute lan, besteak beste. Gaur egun Norvegian, Islandian, Irlandan eta Erresuma Batuan dituzte bakailao haztegiak, eta Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburu Pilar Unzalu eta sailburuordea den Jon Azkue getariarra izan dira haztegia bisitatzen. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak 1,75 milioi euro emango dizkio enpresari, berri agentzien arabera. Unzaluk adierazi duenez, “proiektu honi esker zortzi lanpostu sortuko dira lehen fasean”, eta gero bikoiztu egin daiteke kopurua.