Getariako Gazte Asanbladak (GGA) Gaztetxeko II. Mus Txapelketa antolatu du datorren ostiralerako, abenduak 3. Gaueko 22:00etatik aurrera jokatuko da Eskualtxetako eraikinean kokaturik dagoen Getariako gaztetxean.
Izena emateko epea zabalik da. Hala, interesa dutenek gaztetxera bertara jo dezakete astean zehar, edo txapelketaren egunean bertan inskribatu, lehiari ekin baino 10 minutu lehenago. Bikoteko 10 euro ordaindu behar da. Sariak modu honetan banatuko dituzte: bildutako diruaren %60 bikote irabazlearentzat eta %40, berriz, bigarren sailkatuentzat.