Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandeetan, arratsaldeko 5tan, Aita Mari Zinean haurrei zuzenduriko filmak ematen dituzte. 9 urteko seme bat du eta asko gustatzen zaio bere lagunekin zinera joatera. Orain arte, egia esan, fiatzen nintzen ematen zituzten filmak beraien modukoak izango...
Igandeetan, arratsaldeko 5tan, Aita Mari Zinean haurrei zuzenduriko filmak ematen dituzte. 9 urteko seme bat du eta asko gustatzen zaio bere lagunekin zinera joatera. Orain arte, egia esan, fiatzen nintzen ematen zituzten filmak beraien modukoak izango zirela eta askotan ze pelikula zen ere ez nekien. Baina igande honetakoa izugarria izan da; bere bila joan ginean ez genuen ikusten umeen filmerik, eta batek esan zigun "Niños grandes" filma ematen ari zirela. Ez ditut pelikula asko ikusten baina nerekin zihoan pertsona komentatu zidan ez zela posible, orain dela gutxi ikusi zuela pelikula hori eta inondik inora ez zela umeek ikusteko pelikula. Txikia erten zuenean hasi zen esaten, mozkortuta zeudala, mutila neskakin "follatu" egin zutela... harri eta zur gelditu nintzen. Ez dakit udaletxetik inolako kontrola dagoen ala ez baina 5tako zinea haurrentzat baldin bada haurrentzako zuzenduriko pelikulak ipini. Espero det berriz errepikatuko ez den akatsa izatea.