Joan zen larunbatean eman zitzaion amaiera astez aste Elkargunean jokatu duten Gipuzkoako Xake Txapelketari, eta espero bezala, saio «biziak» izan ziren azkenengoan ere. Maila absolutuan, berriz, Alejandro Franco nazioarteko xake jokalaria izan zen garaile, bost puntu lortu eta gero. Hirugarren mailakoen artean, berriz, Asier Plazaola azkoitiarrak eraman zuen garaipena.
Eskualdekoen artean, maila absolutuan, Egoitz Irure azkoitiarra laugarren postuan geratu zen. Hector Sanchez eta Ion Kuende azkoitiarrak, berriz, 19 eta 21. postuan amaitu dute, eta Aitor Priya azpeitiarrak, 26. postua lortu du.
Hirugarren mailakoen artean, berriz, azkoitiarren artean egon zen norgehiagoka, eta Plazaolak Joxe Azkueri irabazi zion azken saioa. Gainera, Plazaola, Joaquin Catalina eta Carlos Sancheze bigarren mailara igo dira, lehenengo hiru postuak lortu baitituzte.