Ez da posible izan. Aizarnazabal Trindoorretik kanpo gelditu da Pasai San Pedroren aurka jokatutako lehen finalaurrekoan. Aizarnazabal bikain aritu zen dena den, finalaurrekoetako euren marka bi segundotan hobetu baitzuten aizarnazabaldarrek.
Joseba Zumeta Tximistak 03:10eko denboran osatu zituen arrauneko 1.000 metroak eta 02:55ean egin zituen Loren Jauregi pasaitarrak; Xabier Gurrutxaga Amilluk 06:28an egin zituen bizikletako 5 kilometroak baina, lehiakide gogorra izan zuen, Mikel Astarlozak 05:47an amaitu baitzuen bere lana. Korrikan Iñaki Gabarainek atera zion abantaila Xabier Lekue pasaiarrari, baina, Gabarainen 06:23ko denbora (Lekuek 06:37) ez zen nahikoa izan aurkariak gainditzeko. Azkenean, 15:19ko denboran amaitu zuten pasaiarrek eta Aizarnazabalgoek 16:02an egin zuten. Esana utzi dute: “iaz final laurdenak, aurten final aurrekoak, datorren urtean saiatuko gara finalean”.