Asteazkenean izango da kirol jardueren inguruko hausnarketako bilera

Zestoako Hitza 2010eko azaroaren 29a

Zestoako Udalak udalerrian garatzen diren kirol jardueren inguruko hausnarketako laugarren bilera deitu du asteazken honetarako, abenduak 1, 19:00etatik aurrera Kultur Etxean.

Orain arteko bileretan Zestoako kirol jardueren ahuleziak eta indarguneak id...

Zestoako Udalak udalerrian garatzen diren kirol jardueren inguruko hausnarketako laugarren bilera deitu du asteazken honetarako, abenduak 1, 19:00etatik aurrera Kultur Etxean.

Orain arteko bileretan Zestoako kirol jardueren ahuleziak eta indarguneak identifikatzeaz gain, etorkizunera begira martxan jar daitezkeen lan-ildoen proposamenak jaso dira.

Laugarren bilera honetan, parte-hartze prozesu hau dinamizatzen aritu den aholkularitza taldeak, ospatu diren bileretan landutako proposamenak aurkeztuko ditu eta lantaldeetan, Udalari helaraziko zaion proposamena adostuko da. Bilera irekia izango da, orain artekoak bezala.

Bileraren dinamika jarraitzeko Zestoako Udaleko webgunean
‘Kirolak parte-hartze prozesua’ atalean aurkitzen da kirol jardueren inguruko diagnostikoa eta egin diren bileretako ondorioen txostenak ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide