2010eko ekitaldiko aurrekontu aldaketa onartu du Udalak

Olatz Prat 2010eko azaroaren 29a

Joan den asteko udalbatzarrean 2010eko ekitaldiko aurrekontu aldaketako proposamena onartu zuten. Aurrekontuak onartzean aurreikusitakoa baino 111.000 euro jaso eta gastatu ditu Udalak 2010ean. Aurrekontu aldaketaren puntu nabarmenen artean  Udal Finantziaziorako Fondo Foralean aurreikusi den 100.000 euroko gehikuntza izan da, nahiz eta aurre likidazioan emandako datua 113.000 eurokoa izan. “Hori da albiste gozoa”, Zestoako alkate Alazne Olaizolaren iritziz. “Albiste garratza” berriz, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren kontzeptuan gutxiagotu diren 90.000 euroak daude, Arroa Beheko Sansinenea Erreka Industriagunean kokatzekoa zen enpresa batek aurkeztutako proiektua finantziatzeko biderik aurkitu ez duelako eta Sprilurrekin zuen salerosketako kontratua hautsi duelako. Udalak bere garaian eskatu zitzaion obretako udal baimena luzatu zuen eta zerga horren likidazioari zegokion aurreikuspena kontuan hartu zen partida horretan. 2010eko aurrekontuak adostean aurreikusitako 254.000 euroko zenbatekoa mantentzea erabaki zen.Gastu atalari dagokionez, Auzolan Programarako 37.000 euroko gastu aurreikuspena egin zen eta jardun hori gauzatuko ez denez, hortik 30.000 euro Uztapide Plazako parkearen lurra berritzera bideratuko dituzte eta beste 7.000 euro, Zerbitzu kontserbazio orokorraren partidarako. Bestetik, udaletxe azpiko itxitura egiteko 5.000 euroko partida berria irekida eta gerakina erabiliko dute Gurutzeaga frontoi zaharraren gastuei eta Arocena hotelaren inguruko asfaltatze lanei aurre egiteko. Jarraian aurrekontu aldaketen laburpena: 1) Sarrerak: -Hasierako sarrerak: 4.968.468,73 euro - Gehikuntzak: 220.178,27 euro [...]

Joan den asteko udalbatzarrean 2010eko ekitaldiko aurrekontu aldaketako proposamena onartu zuten. Aurrekontuak onartzean aurreikusitakoa baino 111.000 euro jaso eta gastatu ditu Udalak 2010ean.

Aurrekontu aldaketaren puntu nabarmenen artean  Udal Finantziaziorako Fondo Foralean aurreikusi den 100.000 euroko gehikuntza izan da, nahiz eta aurre likidazioan emandako datua 113.000 eurokoa izan. “Hori da albiste gozoa”, Zestoako alkate Alazne Olaizolaren iritziz.

“Albiste garratza” berriz, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren kontzeptuan gutxiagotu diren 90.000 euroak daude, Arroa Beheko Sansinenea Erreka Industriagunean kokatzekoa zen enpresa batek aurkeztutako proiektua finantziatzeko biderik aurkitu ez duelako eta Sprilurrekin zuen salerosketako kontratua hautsi duelako. Udalak bere garaian eskatu zitzaion obretako udal baimena luzatu zuen eta zerga horren likidazioari zegokion aurreikuspena kontuan hartu zen partida horretan.

2010eko aurrekontuak adostean aurreikusitako 254.000 euroko zenbatekoa mantentzea erabaki zen.Gastu atalari dagokionez, Auzolan Programarako 37.000 euroko gastu aurreikuspena egin zen eta jardun hori gauzatuko ez denez, hortik 30.000 euro Uztapide Plazako parkearen lurra berritzera bideratuko dituzte eta beste 7.000 euro, Zerbitzu kontserbazio orokorraren partidarako. Bestetik, udaletxe azpiko itxitura egiteko 5.000 euroko partida berria irekida eta gerakina erabiliko dute Gurutzeaga frontoi zaharraren gastuei eta Arocena hotelaren inguruko asfaltatze lanei aurre egiteko.

Jarraian aurrekontu aldaketen laburpena:

1) Sarrerak:

-Hasierako sarrerak: 4.968.468,73 euro

- Gehikuntzak: 220.178,27 euro

- Gutxikuntzak: -109.255,28 euro

Behin betiko sarrerak: 5.079.391,72 euro

2) Gastuak:

-Hasierako gastuak: 4.968.468,73 euro

- Gehikuntzak: 234.503,85 euro

- Gutxikuntzak: -123.580,86 euro

Behin betiko gastuak: 5.079.391,72 euro

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide