San Andres Egunerako giroa berotzen

Onintza Lete Arrieta 2010eko azaroaren 28a

Asteartea egokitu da aurtengoan San Andres Eguna, eta aurreko asteburua ederki aprobetxatzen ari dira azkoitiarrak. Egun hori girotzeko ez dira etxean gelditu gaur herritarrak, eta plazan jarritako azokaz gozatzeko aukera izan dute. Eguerdi partean gero eta jende gehiago hasi da gerturatzen trikiti doinuen ingurura, eta barazki, lore, ezti, ogi eta gozokiez gain, beste hainbat produktu ikusteko eta erosteko aukera izan dute : ez da pilotarik eta egurrezko eskultura eta lanik falta izan, eta Kontzejupean eskulanen erakustaldi bizi eta jendetsua ere egin dute.

Asteartea egokitu da aurtengoan San Andres Eguna, eta aurreko asteburua ederki aprobetxatzen ari dira azkoitiarrak. Egun hori girotzeko ez dira etxean gelditu gaur herritarrak, eta plazan jarritako azokaz gozatzeko aukera izan dute. Eguerdi partean gero eta jende gehiago hasi da gerturatzen trikiti doinuen ingurura, eta barazki, lore, ezti, ogi eta gozokiez gain, beste hainbat produktu ikusteko eta erosteko aukera izan duteUmeak gogotsu aritu dira danbolinari eragitenSanandresetako azokaSanandresetako azoka

Sanandresetako azoka

Sanandresetako azoka: ez da pilotarik eta egurrezko eskultura eta lanik falta izan, eta Kontzejupean eskulanen erakustaldi bizi eta jendetsua ere egin dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide