Yeray Varela eta Maider Gaztañaga nagusitu dira Azkoitiko VI. Herri Lasterketan

Onintza Lete Arrieta 2010eko azaroaren 27a

Raka Maratonek antolatutako Azkoitiko VI. Herri Lasterketan 384 lagunek hartu dute parte gaur 16:30ean hasita. Hotzari aurre egin eta 10 kilometro luzeko ibilbidea osatu dute jendearen animo oihu eta txalo artean Azkoitiko kaleetan zehar, eta gipuzkoar...

Raka Maratonek antolatutako Azkoitiko VI. Herri Lasterketan 384 lagunek hartu dute parte gaur 16:30ean hasita. Hotzari aurre egin eta 10 kilometro luzeko ibilbidea osatu dute jendearen animo oihu eta txalo artean Azkoitiko kaleetan zehar, eta gipuzkoarrak nagusitu dira bai gizonezkoetan, zein emakumezkoetan: Yeray Varela (30:47) oñatiarra eta Maider Gaztañaga (36:11)  ordiziarra, hain zuzen ere. Aurten ez dute iazko marka hobetzerik izan, baina lehia polita izan dute. Gizonezkoetan, esaterako, bigarrena zazpi segundora iritsi da, ibilbide osoa elkarri segika egin ondoren. Hossain Kaanache oriotarrak lortu du leku hori. Gizonezkoetan hirugarren Sergio Roman hernaniarrak (31:23) egin du, eta lehen azkoitiarra Patxi Mendizabal izan da, 10. postuan (32:59). Emakumezkoei dagokienez, bigarren Marisol Ramos oñatiarrak egin du (37:12), eta hirugarren, berriz, Isabel Dumal asteasuarrak (38:56). Lehen azkoitiarra Begoña Bakeriza izan da emakumezkoetan (41:21). Zazpigarren helmugaratu da bera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide