Euskal Autonomia Erkidegoko bake epaileek Eusko Jaurlaritzako justizia kontseilariorde ohi Inmaculada de Miguel eta Epaile Artean elkarteko lehendakari Donato Larrañaga zarauztarra omendu dituzte, eguerdian, Zarauzko Bake Epaitegian. Dantzariak agurra eman bezain pronto, sariak banatu dizkiete omenduei; besteak beste, Torre Luzearen eta Musika Plazaren oroigarriak. Ekitaldian omenduen familiak eta lagunak ez ezik, EAEko hainbat bake epailek eta egungo justizia kontseilariorde Vitoria Cintok hartu dute parte. Larrañagak omenaldirk ez duela merezi adierazi du, eta bere jardunean alboan izan dituen kide guztiak eskertu nahi izan ditu, baita bere etxekoak ere.