Eskola euskalduntzeko herri galdeta egiten ari da EHE

Zarauzko Hitza 2010eko azaroaren 27a

Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz eskola euskaldunaren inguruan herri galdeketa egiten ari da Lege Zaharren enparantzan, Hizkuntza zapalkuntzaren aurrean, eskola euskalduna! lelopean. Ezabaketa Astearen baitako ekitaldia da honakoa, eta herritar dezent...

Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz eskola euskaldunaren inguruan herri galdeketa egiten ari da Lege Zaharren enparantzan, Hizkuntza zapalkuntzaren aurrean, eskola euskalduna! lelopean. Ezabaketa Astearen baitako ekitaldia da honakoa, eta herritar dezente gerturatzen ari da bere iritzia ematera. Galdetegiak bost galdera ditu, eskoletako hizkuntza ereduari eta politikari buruzko hainbat datu esanguratsurekin; hau da, Ba al zenekien B ereduak 3tik 2 ikasle ez dituela euskalduntzen eta A ereduak inor ez duela euskalduntzen?, Ezagutzen al duzu Celaaren eredu berria? eta Zer iruditzen zaizu?. Azken bi galderak, irakaskuntzatik kanpo, Zarauzko herriari zuzenduta daude: Euskaraz bizitzeko oztoporik al duzu gure herrian? Non? eta Oztopoak ikusi dituzun eremu horiek euskalduntzea beharrezkoa dela uste al duzu? Hala bada, zein eremuri emango zenioke lehentasuna?. Ekimenarekin eskolaren bidez euskalduntzea Euskal Herriko ikasleen eskubidea dela aldarrikatu du EHEk. Galdeketarekin batera haurrentzako marrazketa txokoa jarri dute antolatzaileek. IMG_8165 IMG_8163 IMG_8157

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide