
Zumaiako Herri Eskolaren ondoan eraiki nahi zuen Udalak frontoi berria, baina joan den astean jakin genuen eskolako arduradunak ez zeudela konforme, urte gutxiren buruan lursail horren premia izango dutelako, DBHrako eraikin berri bat egiteko. Eskolaren planteamendua ezagutu eta "hausnarketa prozesu baten ondoren", Udalak Eskolaren eskaera onartu eta frontoia hasierako kokalekura eramatea erabaki du: Otezuri eta Branka arteko lursailean eraikiko da.