Gipuzkoako Xake Txapelketako azken saioan erronda “biziak” izango dira

Ane Olaizola 2010eko azaroaren 26a

Bihar izango dira Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketako azkenengo errondak Azkoitiko Elkargunean, eta orduan jakingo dira zein diren maila absolutuko eta hirugarren mailako irabazleak. Azken asteetan bezala, 16:00etan ekingo diote saioari; antolatzail...

Bihar izango dira Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketako azkenengo errondak Azkoitiko Elkargunean, eta orduan jakingo dira zein diren maila absolutuko eta hirugarren mailako irabazleak. Azken asteetan bezala, 16:00etan ekingo diote saioari; antolatzaileek norgehiagoka “biziak eta interesgarriak” espero dituzte azken errondarako, parte hartzaileek “postu onena lortzeko borrokatuko” baitute. Maila absolutuari dagokionez, Alejandro Franco eta Asier Urretabizkaia daude lehenengo postuetan, bakoitza bost puntukin. Azkoitiarren artean, berriz, Egoitz Irure laugarren postuan dago; orain arte, 4,5 puntu lortu ditu Irurek, eta bigarren postua lortzeko aukerak ditu honek. Antolatzaileen esanetan, Irurek “oso maila ona” duela erakutsi du txapelketa honetan. Hirugarren mailakoen artean, momentuz Asier Plazaola azkoitiarra dago lehenengo postuan,  eta antolatzaileen ustez “aukera asko” ditu garaipena eramateko. Hamaika xake jokalari ari dira maila honetan lehiatzen, eta horietatik hamar herrikoak dira. Lehenengo hiru postuetan geratzen diren lagunak bigarren mailara igoko dira; beraz, sailkapena kontutan hartuta, mailaz igoko diren guztiak azkoitiarrak izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide