Getariako Harritan Blai Kultur Elkarteak biharko hainbat ekimen antolatu ditu. Alde batetik, Harralde tabernan ‘Palestina gure begiradan sortua’ izeneko hitzaldia eta argazki emanaldia izango da.; Brigada kulturaleko kide Bilah Hadik egingo du aurkezpena, 18:00etan hasita. Bestalde, gauean kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Harralde tabernan bertab. 22:30ean hasita Arramazka taldeak kontzertua emango du. Antolatzaileek azaldu dutenez, herritar oro bertan parte gartzera gonbidatuta dago.