Datorren ostiraletik aurrera Elkargunean asteburuetan ikasteko gelak zabalduko dituzte, eta wifi zerbitzua izango dute erabilgarri. Zerbitzua “datorren ebaluaketako azterketei” begira harri dute, baina bertako bazkide direnek soilik erabili ahal izango dute.
Pasa den udan jarri zuten antolatzaileek ikasleentzako zerbitzua martxan, baina orduan eraikinean ez zegoen interneterako sarbiderik. Orain, abendutik aurrera, larunbatetan 09:00etatik 20:00etara irekiko dituzte ikasgelak, eta igandetan 09:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira zabalik.