Udalak modu ilegalean emititutako telebista kanalak igortzeari utziko dio

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2010eko azaroaren 25a

Gipuzkoako Telekomunikazio Ikuskaritzako Zuzendaritzak jakinarazi du Santa Barbarako telebista-igorgailu zentroak C37, C40 ETA C46 kanalen seinalea modu analogikoan igortzen jarraitzen zuela. Itzalaldi analogikoa apirilaren 2an eman zenez, modu ilegale...

Gipuzkoako Telekomunikazio Ikuskaritzako Zuzendaritzak jakinarazi du Santa Barbarako telebista-igorgailu zentroak C37, C40 ETA C46 kanalen seinalea modu analogikoan igortzen jarraitzen zuela. Itzalaldi analogikoa apirilaren 2an eman zenez, modu ilegalean funtzionatzen dute telebista kanalok. Horren aurrean, Zerbitzuetako zinegotzi Kontxi Fuentesek  zentroa Zarauzko Udalak kudeatzen duela gogoratu du, eta ondorioz, haren ardura dela emisiook bertan behera uztea. Hala, epe motzean seinalea deskonektutako dutela adierazi du Fuentesek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide