Zarautz Zero Zaborrek biharko buzonadan parte hartzera deitu ditu herritarrak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2010eko azaroaren 25a

Zarautz Zero Zabor taldeak buzonada egingo du bihar. Bertan Zero Zabor programa ezartzeko sinatu zuten akordioa eta Zubietan egin nahi duten erraustegiaren inguruko informazioa agertzen dira. Informazio hori banatzeko  bolondresak 19:00tan Kirol Elkar...

Zarautz Zero Zabor taldeak buzonada egingo du bihar. Bertan Zero Zabor programa ezartzeko sinatu zuten akordioa eta Zubietan egin nahi duten erraustegiaren inguruko informazioa agertzen dira. Informazio hori banatzeko  bolondresak 19:00tan Kirol Elkarteko egoitzan egon beharko dute. Bertan, buzonadarako mapa eta orriak banatuko zaizkie. Taldeko kideek herritarrak animatu dituzte buzonadan parte hartzera. Ildo horretatik, bideo berria egin dute, zarauztarren parte hartzea bultzatze aldera. Honako helbidean dago ikusgai bideoa: zarautz0zabor.wordpress.com.

Datorren asteartean, errauskailuaren inguruko hitzaldia
Datorren asteartean, hilak 30, 19:30etan Antonianoko Aretoan, hitzaldia eskainiko du  EHUko irakasle eta erraustegian aditua den Peio Lozanok. ¿Una incineradora en San Sebastian? hitzaldia gazteleraz izango da.Herritarrek euren zalantzak aditu bati zuzenean planteatzeko aukera izango dute bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide