15:30ak inguruan Aiako Ubegun industriaguneko enpresa batean sutea hasi da eta suhiltzaileak hura itzaldu nahian zebiltzala horietako bat garabitik erori eta zauritu egin da. 15:30ak inguruan Ubegun industriagunean dagoen enpresa batean hasi da sutea. Bertako arduradunek azaldu dutenez,” biltegian zegeon garbiketako makina batek txispazoa eman du” eta horrela hasi da sutea. Bertako langileak azkar konturatu dira gertatutakoaz eta bertatik onik ateratzea lortu dute.
Suteak sortutako kea zabaltzen hasi da laster eta alboko enpresa batera ere igaro da. Suhiltzaileak iritsi dira segituan eta sutea itzaltzen ari zirela horietako bat garabitik lehen salairura pasa nahian ari zela garabitik erori eta zauritu egin da. Larrialdietarako prestatutako anbulantzia batek eraman du eritetxera 16:30ak inguruan.
