Abian da Azkoitiko XIV. Erakusleiho Lehiaketa

Olatz Prat 2010eko azaroaren 25a

Azkoitiko Udaleko Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak abian jarri dute establezimendu, merkatal-denda eta antzekoen XIV. Erakusleiho Lehiaketa, 2010eko Gabonak bultzatu nahian.

Lehiaketan parte hartu  nahi duten dend...

Azkoitiko Udaleko Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak abian jarri dute establezimendu, merkatal-denda eta antzekoen XIV. Erakusleiho Lehiaketa, 2010eko Gabonak bultzatu nahian.

Lehiaketan parte hartu  nahi duten dendek izena eman beharko dute abenduaren 13rako Azkoitiko Udaletxeko Herritarren Harrera Bulegoan edota Herrixenen Bulegoan (Kultur Etxeko 1. solairuan).

Antolatzaileek izendatutako pertsonek osatuko dute epaimahaia eta honako puntuak hartuko dituzte kontuan: erakusleihoaren aurkezpena, salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea eta Gabonetako giroa ematea. Sarietarako 500 euroko diru poltsa egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide