Agiro Mendi Taldeak irteera antolatu du iganderako. 08:00etan, Gurutzetik irtenda Santa Engrazira joango dira eta handik Sañutik eta Arauntzatik igarota Etumetara, gero Azpeitira jaitsiko dira. Ondoren, garraio pubikoa erabiliz Zestoara itzuliko dira. Goiz buelta izango dela azaldu dute Agirokoek. Bestetik, datorren urterako mendiko federatu txartela ateratzeko azken egunak direla gogorarazi du mendi taldeak. Epea azaroaren 26a artekoa da eta federatzeko orriak kiroldegian eskuratu daitezke.