Gabonetako Marrazki Lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik da

Getariako Hitza 2010ko aza. 24a, 15:58

Aurtengoan ere Getariako Udalak Gabonetako Marrazki Lehiaketa antolatu du Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat, lau mailatan banatuta. Bertan parte hartzen dutenek DIN A4 neurrian egin beharko dituzte Gabonak gai nagu...

Aurtengoan ere Getariako Udalak Gabonetako Marrazki Lehiaketa antolatu du Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat, lau mailatan banatuta. Bertan parte hartzen dutenek DIN A4 neurrian egin beharko dituzte Gabonak gai nagusitzat izan behar dituzten marrazkiak; lanak Getariako Udaleko bulegoetan aurkeztu behar dira abenduaren 16ko 13:00ak baino lehen.

Marrazkiak aurkezteko modua
Marrazkakiak kartazal handi batean sartu behar dituzte gaztetxoek eta horren kanpokaldean parte-hartzailearen ezizena eta maila adierazi beharko dituzte. Horretaz gain, kartazal handian kartazal txiki bat sartu beharko dute, ezizena, parte-hartzailearen izen abizenak, taldea eta telefono zenbakia zehazten dituen orria jasotzeko.

Epaimahaiak abenduaren 21ean aztertuko ditu lan guztiak eta hurrengo egunean sariak banatuko dituzte 17:30ean gaztelekuan. Aurkeztu dituzten lan guztiak Alde Zaharreko kaleetan ikusgai jarriko dituzte Errege Eguna pasa arte. Ondoren 30 eguneko epean saririk irabazi ez duten parte-hartzaileek euren lanak udaletxean jasotzeko aukera izango dute; epe horretan jaso gabekoak Udalaren esku geratuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide