Gipuzkoako Ziklo Kros Txapelketa jokatuko dute igandean Aizarnazabalen

Nerea Uranga 2010eko azaroaren 25a

Igandean ziklo krosak hitzordua izango du Aizarnazabalen. Bertan, Gipuzkoako Ziklo Kros Txapelketako lasterketak jokatuko dira, 09:30ean hasita. Mailaz maila lau lasterketa jokatuko dituzte, herriaren inguruan izango den 2.700 metroko ibilbidean. Elite mailatik hasi eta Kadete arteko txirrindulariek hartuko dute parte. Aizarnazabalen tradizio handia du ziklo krosak, dagoeneko ekitaldi mordoska bat jokatu baitira bertan. Txirrindularitza proba Aizarnazabalgo Kirol Elkarteak antolatuta jokatuko da, «kirol elkarteari eta laguntzen jarduten duten beste herritar guztien laguntzari esker jokatuko da proba». Ibilbidea iazko bera izango da, eta 2.700 metroko luzera du. Proba gogorra izango dela ohartarazi dute. «Seguraski ibilbidea lokaztuta egongo da lasterketaren egunean. Dagoeneko zirkuitua nahiko ur handituta baitago», azaldu dute antolatzaileek. Kadeteetatik Elitekoetara Antolatzaileek oraindik ez dakite zein txirrindularik hartuko duten parte igandeko proban, baina ziklo krosean ibiltzen diren euskal txirrindulari gehienak bertan izatea espero dute. «Gipuzkoako Txapelketa da, baina txirrindulari bizkaiarrak ere etorriko direla uste dugu. Murgoitio-eta Aizarnazabalen izatea espero dugu, aurreko urteetan etorri izan dira- eta». Hala ere, herriko kirolaririk ez da izango igandeko txirrindularitza proban. «Aurten Aizarnazabalgorik ez da izango lehian, baina beste urte batzutan herrikoek hartu dute parte». Gipuzkoako Ziklo Kros Txapelketaren baitan, lau lasterketa jokatu dira igandean Aizarnazabalen: 09:30ean, Elite eta Junior mailako emakumeek eta Senior, Master 30, 40, [...]

Igandean ziklo krosak hitzordua izango du Aizarnazabalen. Bertan, Gipuzkoako Ziklo Kros Txapelketako lasterketak jokatuko dira, 09:30ean hasita. Mailaz maila lau lasterketa jokatuko dituzte, herriaren inguruan izango den 2.700 metroko ibilbidean. Elite mailatik hasi eta Kadete arteko txirrindulariek hartuko dute parte.
Aizarnazabalen tradizio handia du ziklo krosak, dagoeneko ekitaldi mordoska bat jokatu baitira bertan. Txirrindularitza proba Aizarnazabalgo Kirol Elkarteak antolatuta jokatuko da, «kirol elkarteari eta laguntzen jarduten duten beste herritar guztien laguntzari esker jokatuko da proba».
Ibilbidea iazko bera izango da, eta 2.700 metroko luzera du. Proba gogorra izango dela ohartarazi dute. «Seguraski ibilbidea lokaztuta egongo da lasterketaren egunean. Dagoeneko zirkuitua nahiko ur handituta baitago», azaldu dute antolatzaileek.
Kadeteetatik Elitekoetara
Antolatzaileek oraindik ez dakite zein txirrindularik hartuko duten parte igandeko proban, baina ziklo krosean ibiltzen diren euskal txirrindulari gehienak bertan izatea espero dute. «Gipuzkoako Txapelketa da, baina txirrindulari bizkaiarrak ere etorriko direla uste dugu. Murgoitio-eta Aizarnazabalen izatea espero dugu, aurreko urteetan etorri izan dira- eta». Hala ere, herriko kirolaririk ez da izango igandeko txirrindularitza proban. «Aurten Aizarnazabalgorik ez da izango lehian, baina beste urte batzutan herrikoek hartu dute parte».
Gipuzkoako Ziklo Kros Txapelketaren baitan, lau lasterketa jokatu dira igandean Aizarnazabalen: 09:30ean, Elite eta Junior mailako emakumeek eta Senior, Master 30, 40, 50 eta 60ko gizonezkoek hartuko dute parte; 10:30ean, emakumezko eta gizonezko Kadeteen lasterketa izango da; 11:30ean,gizonezko juniorrak; eta, 12:30ean, Elite mailako eta 23 urtez azpiko gizonezkoen txanda izango da.
Aian, abenduan
Ziklo kroseko hurrengo probetako bat ere eskualdean jokatuko da; Aian, hain zuzen ere. Abenduaren 8an izango da Aiako eta Orioko Ziklo Kros Sari Nagusia txirrindularitza proba, Aldapa Txirrindulari Elkarteak antolatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide