Aurreko jardunaldian 42-37 galdu zuen Pulpok Trapagaranen aurka. Partida ona jokatu zuten zumaiarrek erasoan, baina defentsan ez ziren sailkapeneko liderra gelditzeko gauza izan. Etzi partida garrantzitsua dute Lubakin (18:45), zumaiarrekin batera sailkapenaren zuloan sartuta dagoen Barakaldoren aurka jokatuko baitute –Pulpo azkena da lau punturekin, eta Barakaldo azkenaurrekoa bostekin–.
