’Azkoitia-Gernika herri ekimena’ sortu dute sei eragilek

Ane Olaizola 2010eko azaroaren 24a

Azkoitiko Eusko Alkartasunak, Ezker Abertzaleak, LAB sindikatuak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Etxerat-ek eta Gazte Independentistak taldeak Azkoitia-Gernika herri ekimena jarri dute abian.Gernikan Bake bidean, aterabide demokratikoaren akordioa dok...

Azkoitiko Eusko Alkartasunak, Ezker Abertzaleak, LAB sindikatuak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Etxerat-ek eta Gazte Independentistak taldeak Azkoitia-Gernika herri ekimena jarri dute abian.Gernikan Bake bidean, aterabide demokratikoaren akordioa dokumentua sinatu zuten hogeita zortzi alderdi, sindikatu edota taldeetatik Azkoitian ordezkaritza duten taldeak bildu dira egitasmo honetara.

«Edukiak gizarteratu eta ahalik eta babes eta atxikimentu gehien» lortzeko helburuz, «Euskal Herriak bizi duen aukera berriari» bultzada emateko «ahalik eta jende gehienen» parte hartzea lortu nahi dute egitasmoko arduradunek. Hala, San Andres egunean, hilaren 15ean, egitasmoko kideak kalera irtengo dira, eta herritarrei informazio eskaintzeko asmoz.
Akordioak, besteak beste, «bermatutako indarkeriarik gabeko egoera eta normalizaio politikorako hastapena» jasotzen du, eta elkarrizketarako eta negozioazio politikorako guneak zabaltzea «ezinbestekotzat» jotzen du. Ekimenaren kideen ustez, «gatazka politikoari eta indarkeria egoerari irtenbide demokratikoa emateko aukera paregabea» dago, eta «oso garrantzitsutzat» jotzen dute Gernikako akordioak biltzen dituen «edukiak errealitate bihurtzea».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide