Patricia Noya karmeldarrak hartuko du parte Guneren solasaldian

Baleike 2010eko azaroaren 24a

Datorren ostiralean, Azaroaren 26an, Gune elkarteak antolatutako Solasaldi berri bat egingo da; oraingoan Patricia Noya karmeldarra izango da gure artean, aurtengo gaiarekin jarraituz: edertasuna, begiratzen duenaren begietan. Patricia Hondarribiko Kar...

Datorren ostiralean, Azaroaren 26an, Gune elkarteak antolatutako Solasaldi berri bat egingo da; oraingoan Patricia Noya karmeldarra izango da gure artean, aurtengo gaiarekin jarraituz: edertasuna, begiratzen duenaren begietan. Patricia Hondarribiko Karmeldar Oinutsen monastegitik dator; bertara joan ziren Zumaiako "mojaxarrak" hemengo komentua utzi zutenean, beraz lotura berezia sentitzen dugu Gunekideok beraiekin. Solasaldia gazteleraz izango da, arratsaldeko 19:30ean, Branka aretoan, eta jende guztiari irekia da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide