Azkoitiko Floreaga ikastetxeak, Euskal Herriko eta Salesiar Inpektorioak abian jarri duen kanpainaren baitan, eguberrietara bitartean Beninera bideratuko duten janari bilketa egingo du.
Afrikako herrialde horretako goseteari “aurre egiteko” antolatu dute ekimena,eta antolatzaileek janariz betetako kontainerrak bidaltzeko asmoa dute. Halaber, ongi kontserbatzen diren janariak eramateko eskatzen diete herritarrei; arroza, dilistak, babak edota pasta, esaterako.
Floreaga ikastetxeko idazkaritzan bilduko dute janaria, eguberriak arte. Bestalde, abenduaren 3an eta 4ean herriko merkataritza dendetako sarreretan antolatzaileek herrialde horietako egoera azalduko diete herritarrei.