Udaleko kirol sailak eta Zumartianek antolatuta, 'Biko' izeneko lasterketa mistoa egingo da abenduaren 31n. Izena astelehenetik aurrera eman ahal izango da turismo bulegoan eta Lubaki kiroldegian. Gizon-emakumeek osatutako bikoteak izango dira eta, parez pare doazela, batek saltaka eta besteak bizikletan osatu beharko dituzte ibilbideko bost kilometroak.