Zarauzko XXV. Triatloia prestatzen hasi dira

Aritz Mutiozabal 2010eko azaroaren 23a

Zarauzko Triatloi Taldea datorren urteko triatloia prestatzen hasi da, eta dagoeneko proba jokatuko den data ere zehaztu du: 2011eko ekainaren 11, larunbata. Datorren edizioa berezia izango da, gainera, Zarauzko probaren XXV. urteurrena izango delako. ...

Zarauzko Triatloi Taldea datorren urteko triatloia prestatzen hasi da, eta dagoeneko proba jokatuko den data ere zehaztu du: 2011eko ekainaren 11, larunbata. Datorren edizioa berezia izango da, gainera, Zarauzko probaren XXV. urteurrena izango delako. “Beti bezala kaleko giroa ziurtatua izango dugu eta gure esfortzu guztia batuko dugu, txapelketa erakargarri bat sortzeko eta proban parte hartzen dutenei zerbitzu ezin hobeak eskaintzeko”, aditzera eman dute triatloi taldetik.

Era berean, izena emateko hainbat xehetasun eman dute. Alde batetik, inskripzioa iaz baino merkeagoa izango da, 100 eurokoa, alegia. Bestetik, izen-emate epea martxoan zabalduko dute, eta bi txanda egongo dira. Lehenengo txandan 2010eko triatloian parte hartu zutenek bakarrik inskribatu ahal izango dute; epea 2011ko martxoan hasi eta bi-hiru aste iraungo ditu. Lehen txanda amaitu bezain laster zabalduko da bigarrena, eta txanda horretan edonork izen-eman dezake. Informazio gehiago http://www.zarauzkotriatloia.com webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide